Arraun eskolaren berri emateko bilera informatiboak antolatu ditu Orio Arraunketa Elkarteak

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 20a, 09:00

Orio Arraunketa Elkarteko infantilak. (OAE)

Orio Arraunketa Elkarteak prest du 2024-2025 denboraldiko arraun eskola, eta lehendabiziko aldiz, bigarren urteko kimuek topaketak edukiko dituzte. Izena emateko epea zabalik dago.

Orio Arraunketa Elkarteak prest du 2024-2025 denboraldiko arraun eskola, eta horien berri emateko hainbat bilera informatibo antolatu ditu.

Horrez gain, jakinarazi du aurten lehendabiziko aldiz bigarren urteko kimuek topaketak edukiko dituztela,  arrauna eskola kiroleko programaren barruan sartuko delako.

Arraun eskolan parte hartzeko zenbait baldintza bete beharko dira. Batetik, bazkide izan beharko da (rteko 30 euro kostatzen da), eta kuota ordaindu beharko dute gaztetxoek: kimuek 150 euro, eta gainontzekoek, 300 euro. Horrez gain, klubak esan du eskertuko duela gurasoek ahal den heinean laguntzea Arraun Eskolaren jardunean.

Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak, 678 13 68 62 (Ekain) telefono zenbakira deitu beharko du.

Bilerak honako egunetan egingo dituzte, Arraunetxen:

  • Kimuak (2013-2014): Irailaren 19an, osteguna, 17:00etan.

Irailaren 23an hasiko dute denboraldia, ekain bukaerara arte.

  • Infantilak (2011-2012): Irailaren 5ean, osteguna, 17:00etan.

Irailaren 9tik uztaileko lehen asteburura arte iraungo du denboraldiak.

  • Kadeteak (2009-2010): Irailaren 5ean, osteguna, 17:45ean.

Horiek ere irailaren 9an ekingo diote denboraldiari, eta ekain amaieran bukatuko dute.

  • Jubenilak (2007-2008): Irailaren 5ean, osteguna, 18:30ean.

Jubenilek ere irailaren 9an ekingo diote denboraldiari, eta ekain amaieran bukatuko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide