Irailera arte itxita egongo da Karela kiroldegia

Onintza Lete Arrieta 2024ko abu. 19a, 09:00

Karela kiroldegia.

Gaurtik irailaren 1era arte, bi astez itxiera teknikoa egingo du Orioko kiroldegiak. Irailaren 2an zabalduko ditu berriz ateak.

Ohi bezala, Orioko Karela kiroldegiak itxiera teknikoa egingo du irailera arte. Bi aste iraungo du itxierak, gaurtik irailaren 1era.

Irailaren 2an zabalduko ditu berriz ateak BPXport enpresak kudeatzen duen zerbitzuak, eta neguko ordutegiarekin jarriko da martxan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide