Orioko softbol taldea, Ohorezko Mailan txapeldunorde

Maria Maya Manterola 2024ko abu. 7a, 11:30

Argazkia: Utzitakoa.

Madrilgo Rivas taldearen aurka jokatu du igaro berri den asteburuan. 11-0 galdu zuten arren, txapeldunorde geratu dira Espainiako Ohorezko Mailako Ligan. Erreginaren Kopako partidak jokatuko ditu datorren asteburuan Valentzian.

Joan den asteburuan Espainiako Ohorezko Mailako play offen itzuliko jardunaldia jokatu du OBBk Madrilen. Bertakoak izan ziren garaile 11-0 emaitzarekin, baina Orioko softbol taldea txapeldunorde sailkatu da eta bikain itxi du denboraldia. 

Orion jokatutako lehen bi partidetan ere Madrilgo Rivas taldea izan zen garaile. Azken jardunaldian, Madrilen, energia leherketa batekin hasi zen norgehiagoka, eta hasiera hori indar erakustaldi bat besterik ez zen izan gero zetorrenarekin. Dena den, OBBko jokalariek defentsa gogorrarekin erantzun zieten madrildarrei. Bertakoen nagusitasuna eztabaidaezina izan zen, nolanahi ere. Norgehiagoka 11-0 emaitzarekin amaitu zen arte. 

Denboraldia amaitzeko, OBBk Erreginaren Kopa jokatuko du Valentzian (Espainia) asteburu honetan. Tituluaz gain, datorren denboraldian Europako Txapelketan jokatzeko jokatzeko plaza bat izango dute jokoan han. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide