IV. Eragin Torneoa jokatuko dute larunbatean

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 6a, 13:00

Eragin Torneoa. (GUKA)

Abuztuaren 10ean, larunbatean, Replasa Beti Onak taldeak, BM Zuazoren aurka jokatuko du Karela Kiroldegian. Sarrerak 6 euro balio ditu.

Orio Eragin eskubaloi klubak IV. Eragin Torneoa antolatu du abuzturako Karela kiroldegian, eta hilaren 1oean jokatuko da. Atarrabiako Replasa Beti Onak taldeak, Barakaldoko BM Zuazoren aurka jokatuko du. Txapelketa, 12:00etan jokatuko da. Bestalde, jokalari oriotarrak bertatik bertara ikusteko aukera ere egongo da.

Sarrerei dagokionez, sei euro balio dituzte. Eragineko jokalaria izanez gero, 3 euro ordaindu beharko dira. Gainera, torneoa ikusteko txarletak egunean bertan salduko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide