Oraindik ere izena eman daiteke arroilen jaitsiera egiteko eta tirolinan ibiltzeko Talaimendiren irteeran

Maria Maya Manterola 2024ko abu. 6a, 09:00

Ume bat tirolinan jaisten. (Losvallestranquilos.com)

Mendi elkarteak 2008-2012 urteen artean jaiotakoekin egingo du hiru eguneko txangoa.

Talaimendi mendi elkarteak 75. urteurrena ospatzen jarraitzen du, eta irailean hiru eguneko irteera egingo du 2008-20212 urte artean jaiotako gaztetxoekin. Aragoiko Pirinio aldera joango dira Siresako Hospital arroila jaisteko eta Ozako tirolinan ibiltzeko.

Txangoa 135 euro kostatuko da umeko, eta irailaren 20tik 22ra egingo dute: irteera hilaren 20an 17:00etan izango da, eta itzulera, berriz, hilaren 22an, 20:00etan.

Tokia mugatua da, eta izena emateko galdetegia eskuragarri dago jada hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide