Orioko udalbatzarrak ezohiko bilkura egin zuen asteartean. Bertan, landu zuten Orioko kanpinean aisialdiko igerilekua eta ur-parkea eraikitzeko obrak kontratatzeko prozedura. Baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak izan zituzten hizpide. Orain arte, bi aldiz atera du udalak proiektua lehiaketara, baina bi kasuetan hutsik geratu da. Hau izango da hirugarren aldia, eta aldaketekin egingo du.
Udalak 24 aste izango ditu kontratazioa egiteko, eta 1.295.368,45 euro (BEZ barne) aurrekontua –lehenengoz, 2021eko maiatzean, 850.000 euroko aurrekontuarekin onartu zen– edukiko du proiektuak. Bada, proiektua lizitaziora aterako da EH BIlduren 10 aldeko botoekin eta EAJren kontrako 3 botoekin.
Zentzu honetan, Noemi Ostolazak, EAJako zinegotziak, aurkako botoaren zergatia azaldu zuen. Azaldu zuen "konpartitzen" dutela kanpina diru-sarrerak lortzeko baliabide bat dela udalarentzako eta udalarentzat diru-sarrerak lortzeko bide dela, bai eta "inbertsioak" egin behar direla "kategoria mantentzeko" eta "zerbitzu egokia emateko", baina uste dute, "inbertsio horiek joan behar dutela espero denarekin akorde, eta iruditzen zaigu, zalantzak ditugu igerileku berri bate egiteak, plaza gehiago egiten ez direnean eta zerbitzu gehiago sortzen ez direnean horrek miloi bat euroko etekina lortzeko adina diru-sarrera bueltan etorriko direnik", esan zuen.
Horri jarraiki, Lohitzune Solabarrietak, EH Bilduren zinegotziak, hartu zuen hitza: "Kanpina gaur egun dagoen egoeran, %100 era ematea duen errentagarritasunean, udarako 2-3 hilabeteetan ematen da. Horietatik kanpo, bai dago herritar gehiago hartzeko gaitasuna, baina ez daukagu bisitaririk kanpinak igerilekuagatik emango lukeen zerbitzu horrekin. Desestalinizazioa etorriko litzateke obrarekin, eta kanpineko zuzendariak txostenean dauden azalpenak entzunda, guk argi daukagu nondik gehituko litzatekeen diru-sarrerak. Hau da, hilabete gehiagoetan okupazioaren portzentaia igotzeko gaitasuna edukiko genukeelako", esan zuen.
Lehiakortasunaren harira, Inaxio Alguacil EH BIlduko zinegotziak gehitu zuen kanpina dela " merkatuan dagoen produktu bat", eta gainera, inguruko kanpinekin "lehiatzen" duela. "Igerilekuari buruz galdatzen bazaie erabiltzaileei, egiten duten balorazioa oso kaskarra da. Eta horrek arriskua dakar hilabete gutxi horietan %100 hori galtzea. Horregatik heldu egin behar diogu gaiari". Anuska Esnal alkateak, berriz, gogorazi zuen bungalow-etan inbertsioak egin zirela 2015ean, eta "buelta hurrengo legealdian eman zitzaion". Egin diren azterketek ere "ondorioztatu dute inbertsioei buelta emango zaiela denbora gutxian, eta ez bakarrik udalarentzat, baita ere merkataritzan eta herriko bizitzan. Lanpostu gehiago sortzen ditu, eta guretzat kanpina –lehen tamalez lehen genuena galdu egin genuen–, eta iruditzen zaigu orain daukaguna, sendotu eta indartu egin behar dugula".
Orioko Muskuilu Harria elkartearen mozioa
Kanpineko proiektuaz gain, beste zortzi puntu izan zituzten hizpide pasa den astearteko udalbatzarrean. Horien artean, Orioko Muskuilu Harria elkartearen izenean aurkeztutako mozioa landu zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan ontziak amarratzeko postuak emateko eta postu horiek erabiltzeko prozedura arautzen duen dekretuari buruzkoa. Bada, aho batez onartu zen.
Uztaileko ezohiko udalbatzarra ikusgai dago osorik, hemen: