Pilota eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 28a, 13:00

Orioko Pilota Elkarteak ireki du datorren ikasturterako izena emateko aukera. Hilaren 31ean, asteazkenean, izango da inskripzioa egiteko azken eguna.

Orioko Pilota Elkarteak deialdia egin du, herriko haur eta gaztetxoak pilota eskolan izena ematera animatuz. Esku pilota eta pala modalitateak ikasteko ikastaroak egongo direla aurreratu dute.

Izena eman daiteke esteka honetan, hilaren 31era arte.

Zalantzak argitzeko, oriokope@gmail.com helbidera mezu bat idatzi daiteke edo 619 637 643 telefonora idatzi.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide