Euria ez da oztopo izan bizikleta igoerarako

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 29a, 16:30

Irabazleak, berriz, Maria Sayalero eta Eneko Gonzalez izan dira. Hurrenez hurren, bakoitzak 2 minutu eta 34 segundu eta 2 minutu eta 37 segundutan amaitu du proba.

Euria ez da oztopo izan gaur eguardian, eta bizikleta igoera egin dute plazatik San Martinera. Guztira 55 pertsona zeuden izena emanda, eta horietatik 45 inguruk parte hartu dute antolatzaileen esanetan.

Irabazleak, berriz, Maria Sayalero eta Eneko Gonzalez izan dira. Hurrenez hurren, bakoitzak 2 minutu eta 34 segundu eta 2 minutu eta 37 segundutan amaitu du proba. Bigarren egin dute Imanol Fernandezek eta Ainhoa Usandizagak. Hemen ikus daitezke Joxean Lizarralde argazkilariak ateratako argazki guztiak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide