Karela kiroldegiak aste honetan jakinarazi du udako zer ordutegi izango duen astelehenetik aurrera, baina zuzenketa bat egin du. Izan ere, astegunetan ez du zabalduko 09:00etan, 07:00etan baizik.
Hala, ondorengoa izango da udako ordutegia: astegunetan 07:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 22:00etara egongo da zabalik. Asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak.
Ordutegi hori abuztuaren 18ra arte mantenduko du; izan ere, ondoren itxi egingo dute kiroldegia, hila amaitu arte. Bihar ere, San Pedro egunez, itxita egongo da.