Orio Arraunketa Elkarteko kideak Sevillan (Espainia) izan dira joan den asteburuan, hango paraje zoragarrian jokatu baitira aulki mugikorreko Espainiako Txapelketako estropadak hainbat kategoritan. Oriotarrek hemezortzi ontzirekin parte hartu zuten ostiraletik iganderako saioetan, eta dominak eskuratu zituzten beste behin.
Zilarrarekin itzuli da Oriora banakako gizonezko absolutuetan (1xGAB) Koxme Burutaran, eta taldekideek brontzezko dominak ere eskuratu dituzte: biko gizonezko absolutuan (2GAB), Imanol Garmendiak eta Jon Carazok; eta lauko emakume kadeteetan (4EK), Jare Mirallesek, Irati Olaizolak, Nahia Urangak eta Elene Urrestillak.