Anibarko Portuko jaietako zozketak badu irabazlea

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 24a, 14:25

Boluntarioak lanean asteburuan Anibarko Portuan. (Juan Luis Romatet)

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2.228 da zenbaki saritua. Txartel horren jabeak bi lagunentzako otordua eskuratuko du Sarasua erretegian. Bestalde, festetan norbaiti motxila bat galdu zaiola esan dute antoltzaileek.

Asteburuan ospatu dituzte Anibarko Portuko jaiak, eta antolatzaileek Orio Gukari jakinarazi diote zer zenbaki den auzoko festetan egin duten zozketako sariduna: 2.228 zenbakia da. Txartel horren jabeak bi lagunentzako otordua eskuratuko du Sarasua erretegian, eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko 678 35 07 40 zenbakira deitu behar da.

Era berean, festetan norbaiti motxila galdu zaiola esan dute, eta motxilak barruan jertsea eta toalla dituela. Hori berreskuratzeko ere telefono zenbaki berdinera deitu behar du motxilaren jabeak.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide