2024-2025 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalduko du Danbolin Musika Eskolak bihar, ostegunarekin. Hortik aurrera, hiru epetan banatuko da izen-ematea:
- Ekainaren 20an eta 21ean: Dagoeneko ikasle direnek eman dezakete izena.
- Ekainaren 24tik uztailaren 3ra: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio ordenan.
- Irailaren 2tik 9ra: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena, betiere, plaza libreak baldin badaude eta matrikulazio ordenan.
Ikasketak
Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, asteazkenarekin, eta hau da eskaintza:
- maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)
- Musika eta mugimendua.
- Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.
- eta 3. maila (8 urtetik aurrera)
- Musika-mintzaira (2. maila).
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
- Euskal dantza.
Informazio gehiago
Musika eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.
Matrikulazioa
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, berriz, Danbolin Musika eta Dantza Eskolara joan daiteke (Iturbide kalea, 18.), 943 833 727 telefonoa deitu edota danbolinme@gmail.com helbidera idatzi.