Ostargi elkartekoak kalera atera ziren ostegunean, ekainak 13, data hori puntua eta kakorratza kalean egiteko nazioarteko eguna delako. Eguerdi partean plazan izan ziren elkarteko kide batzuk ekinean, eta teknika horiek erabiliz egiten dituzten produktu batzuk ere bertan jarri zituzten, ikusgai.
Arratsaldean ere han izan ziren, eta gaztetxoak batu zitzaizkien orduan. Hamarren bat neska elkartu ziren, helduengandik ikasteko prest.
Bigarren urtea dute Ostargikoek ekintza horretan parte hartzen, eta helburua argia da: "Haurrei joskintzarako transmisioa ematea".
(Argazkiak: Andrea Zipitria eta Ostargi)