Bost kontainer landare inbaditzaile kendu ditu Herrio Natur Taldeak kirol portuaren alboko dunetatik

Andrea Zipitria 2024ko eka. 3a, 09:00

Atzo goizean, hiru orduz jardun zen Herrio Natur Taldea landare inbaditzaileak erauzten. Hain zuzen, kirol portuaren alboko duna eremuan ibili ziren, eta bost kontainer bete zituzten.

Kukuarri Astearen barruan, Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak kentzeko topaketa egin zuen atzo, igandearekin. Antolatzaileek iragarri dutenez, kirol portuaren alboko duna eremuan jardun ziren landare inbaditzaileak erauzten. Bost kontainer bete zituzten hiru ordutan.

 

Argazkiak: Herrio Natur Taldea

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide