Igande goizerako plana proposatu diete Herriok eta Talaimendik herritarrei: landare inbaditzaileak kentzea. 09:30ean elkartuko dira kanpineko sarrera parean, eta elkarrekin ariko dira lanean. Hara bizikleta eramatea eskatu dute batetik bestera errazago mugitzeko, eta baita eskularruak ere, eskuak babesteko. Lorezaintzakoak nahiz elurretakoak izan daitezke horiek.
Lanak amaituta, 12:30ean elkarrekin mokadua hartuz amaituko dute jarduera. Horixe da, gainera, Kukuarri Asteko azken ekintza ere.