San Pedro jaietan ospatuko da aurten ere Arrantzale Eguna. Ekainaren 30ean, igandearekin, izango da. Bada, udalak aurreratu duenez, herri-bazkaria egingo da, eta bihar jarriko dira txartelak salgai, turismo bulegoan, 11:00etatik aurrera.
Hiru menuren artean aukeratu beharko da:
- Lehen menua: Entsalada mistoa, kroketak, txerri-saiheskiak parrillan, oilaskoa parrillan eta limoi- eta cava-sorbetea. Ogia, edaria eta kafea. 22 euro.
- Bigarren menua: Entsalada mistoa, kroketak, barazki-menestra, lasagna beganoa eta limoi- eta cava-sorbetea. Ogia, edaria eta kafea. 22 euro.
- Hirugarren menua: Oilaskoa parrillan patatekin eta txokolate-tarta. Ogia eta edariak. 13 euro.
Printzipioz, herriko plazan egingo da herri-bazkaria, baina eguraldi txarra egingo balu, frontoira lekualdatuko dute.