Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako 120 ikasle inguruk beren hizkuntza-ohiturei buruz pentsatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko saioak jaso dituzte maiatzean zehar.
Saioek helburu izan dute "hizkuntza-ohiturei buruz gogoeta egitea eta ikasleei tresnak ematea euskarari eutsi diezaioten eta euskararen erabileran lider papera joka dezaten". Hala, "ikasleek identifikatu dute zein eremutan egiten duten euskaraz eta zeinetan erdaraz eta, ondoren, horri buruzko hausnarketa egin dute".
UEMAKO bi teknikari –Elixabet Urzelai eta Goizane Arana– aritu dira saioak gidatzen. Udaleko Euskara Zerbitzuarekin koordinatuta eskaini ditu UEMAk hitzorduak.