Larunbat arratsaldeak girotzeko asmotan, txaranga zirkuitua antolatu du Orioko Udalak. Bihar, Iruñetik iritsitako Gazte txarangaren txanda izango da.
18:30etik 20:30era, bi orduz, girotuko dituzte herriko kaleak. Hau izango da ibilbidea: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.