Euskara, Mundu Bat Zuregandik Hurbil ekimenaren baitan, UEMAko teknikari Goizane Aranak soziolinguistika-gaiei buruzko tailerra eman die Orioko euskaltegiko ikasleei martxoan. Hain zuzen ere, tailerra jaso dute euskaltegiko hasiera-mailako bi taldeek eta Zaragueta eskolako Aisa taldeak. Guztira, 15 ikasle izan dira.
Tailerraren helburuak bi izan dira: alde batetik, oinarrizko kontzeptu batzuk ikastea euskararen egoerari buruz, hizkuntza-aniztasunari buruz eta arnasguneen garrantziari buruz; eta bestetik, euskararekin herriak duen harremanaz hitz egitea eta ikasleei eskura dauzkaten tresna eta errekurtsoak ezagutaraztea.