Lertxundik, Goikoetxeak eta Atxorrasagastik Gipuzkoako mendebaldeko pilota txapelketak irabazi dituzte

Andrea Zipitria 2024ko mar. 26a, 15:00

Sagastibeltza, berriz, azpitxapeldun geratu da Gipuzkoako mendebaldeko lehenengo mailako pilota txapelketan.

Orioko Pilota Elkarteko pilotariek lan bikainak egin dituzte, hiru txapela lortu dituzte pasa den asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako mendebaldeko txapelketetako finaletan.

Alebin kategoriako bigarren mailako txapelketan, Aimar Lertxundi eta Oier Goikoetxea txapeldun geratu dira. Finala "estua" izan zen, azken tantoan erabaki baitzen bikote irabazlea. 16-15 emaitzarekin irabazi ahal izan zieten Segurako Iturbe-Muñoa bikoteari.

Lehenengo mailan, berriz, Julen Sagastibeltzak, Eñaut Alberdi lagun zuela ezin izan zuen Antzuolako Insausti-Iturbe bikotea garaitu. 16-12 emaitzarekin bukatu zen finala.

Infantil kategoriari dagokionean, bigarren mailako txapelketa jokatu du Kimetz Atorrasagastik. Usurbilgo Pagazpe klubeko Ekain Alejorekin eta Markel Alejorekin osatu du hirukotea, eta finala jokatzeko aukerarik eduki ez zuen arren, txapelketan jokatutako partida guztietan lortu du garaipena, eta etxera ekarri du txapela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide