Langileen egonkortze prozesuaren barruan lau kalifikazio jakinarazi ditu epaimahaiak

Andrea Zipitria 2024ko martxoaren 9a

Herriko plaza. (Orioko Udala)

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu ditu beste lau lanpostuetako kalifikazioak. Alegazioak aurkezteko aukera luzatuko da martxoaren 21era arte.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen pasa den udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan. Bada, azken aste hauetan lanpostuetako kalifikazioa k ari da argitaratzen, eta oraingoan beste lau kalifikazio eman ditu jakitera. Hona hemen kalifikazioak:

Alegazioak aurkezteko epea izango da martxoaren 21era arte izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide