Herriko erdiguneko hainbat kaletako zorua konpontzen ari dira egunotan. Orioko Udalak azaldu duenez, hilaren 15era arte luzatuko dira lanak, eta nagusiki Eusko Gudarien kalean, Arrantzale kalean, Muntoko pasealekuan eta Iturbiden egingo dira.
Martxoaren 13an, asteazkenarekin, berriz, Arkaitz tabernaren pareko zorua konponduko dute, eta egun horretan ezinbestekoa izango da Abeslari kalea trafikoari ixtea. Herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik egin beharko dira egun horretan.
Halaber, lanak egin ahal izateko, hainbat aparkaleku hustu beharko dira; bereziki, Eusko Gudarien kalean. Udaltzainek konoekin seinalatuko dituzte libre laga beharreko eremuak. Gauez aparkatzeko aukera izango da, baina goizeko 8:00etarako libratu beharko dira aparkalekuak, langileek lanean jarraitu ahal izateko.
Canatel enpresa ari da kaleko zorua konpontzen.