Orioko Udalak jakinarazi duenez, ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da. Ordainketa egiteko azken eguna berriz, apirilaren 30a izango da.
Ordainagiria helbideratu nahi dutenek udal-bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez eskatu behar dute garaiz. Izan ere, epearen barruan ordaintzen ez dutenei, errekargua kobratuko zaizkie.
Ibilgailuen errolda, ikusgai
Ibilgailuen errolda onartuta dago behin-behineko izaeraz. Datuok kontsultatu nahi dituenak udal-bulegoetara jo beharko du.