Bai Euskarari elkarteak hil hasieran jakinarazi zuen Ibon Arrizabalaga oriotarra izango dela elkarteko zuzendari berria. Hezkidetza, sexu hezkuntza eta tratu onen kultura ardatz dituen Arremanitz kooperatibako kide izan da haren sorreratik orain gutxi arte, eta orain erronka berria "pozik" eta "arduraz" hartu duela nabarmendu dute.