Bai Euskarari elkarteak jakinarazi du Ibon Arrizabalaga oriotarra izango dela elkarteko zuzendari berria. Hezkidetza, sexu hezkuntza eta tratu onen kultura ardatz dituen Arremanitz kooperatibako kide izan da haren sorreratik orain gutxi arte, eta orain erronka berria “pozik” eta “arduraz” hartu duela nabarmendu dute. Azken urtetan hainbat arlota lan egin badu ere, "euskara hasieratik egon dela bere interes eta pasioen artean" aitortu du Bai Euskariren webgunerako egindako elkarrizketan: "Lan eta bizi euskaraz da elkartearen leloa eta nire leloa ere horixe da. Ez dut lan egin nahi euskaraz ez den modu batean eta, gainera, euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa izango da lan mundua euskalduntzea. Hor eragiteko aukera ematen didan elkarte batean txertatzea motibatzailea, pozgarria eta erronka handia da. Pozik nago".