Udalbatzarrak Udalaren 2024ko aurrekontu orokorra eta haren exekuzioari buruzko udal-araua onartu zituen, aho batez, azaroaren 29ko ezohiko bilkuran. Alegazioak aurkezteko aukera izan da, baina udaletik zehaztu dute ez dela bat ere izan. Hala, onarpena behin betikoa da dagoeneko eta aurrekontua webgunean zintzilikatu du udalak, lotura honetan.