ELA, CCOO, LAB, ESK, SATSE eta Steilas sindikatuek bigarren greba eguna deitu dute gaurko Lan-baldintza onik gabe, zerbitzu publikorik ez! lelopean, langile publikoen lan baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatzeko. Orioko Udaleko langileek bat egin dute deialdiarekin, eta udal zerbitzuak itxita egongo dira egun osoan zehar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia, kanpina eta turismo bulegoa.