Harro Herri lelopean aurtengo Korrikak Irun eta Baiona lotuko ditu, martxoaren 14an hasiko da eta hamar egun beranduago, martxoaren 24an bukatuko da. Hain justu ere, 23. edizioa izango da aurtengoa, eta data gerturatzen ari denez, bildu egingo da bihar, Korrika batzordea. Kultur Etxean izango da bilera, 18:30ean hasita.