Bihar Euskararen Eguna izango da, baina Orion aldez aurretik hasi dira euskaren aldeko jaia ospatzen, Orioko Herri Ikastolak antolatutako festan. Hala, atzo arratsaldean herriko plaza haurrez eta gurasoz bete zen: bingo musikatua egin zuten, lehengo eta gaur egungo euskal kantu ezagunen doinuan, eta ondoren Ikastolako guraso eta aiton-amonek prestatutakoa gaztaina-janarekin berotu zituzten gorputzak. Gainera, haurrek ezusteko atsegina izan zuten hitzorduan, Argitxo Iratxoa bertaratu baitzen festara etxeko txikienekin dantza egin eta jolastera.