Euskarak bizi-bizi jarrai dezan

Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 11:58

Gaztaina-jana antolatu du Ikastolak Euskararen Eguna ospatzeko. (Aiora LarraƱaga)

Euskaren Egunaren harira, herriko ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko lanketa egin dute ikasleekin egun horren bueltan. Orioko Herri Ikastolak, gainera, kalera aterako du euskararen aldeko aldarria, eta gaur arratsalderako bingo musikatua eta gaztaina-jana antolatu ditu plazan.

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, igandea, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Euskal Herrian barna, baita Orion ere. Euskaraz bizitzearen aldeko ospakizun eguna da, eta herriko ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko lanketa egin dute ikasleekin egun horren bueltan. Orioko Herri Ikastolak, gainera, kalera aterako du euskararen aldeko aldarria, eta gaur arratsalderako bingo musikatua eta gaztaina jana antolatu ditu plazan, Euskararen Eguna herritarrei zabaltzeko. Argi dagoena da Euskararen Egunak ez duela data zehatz bat, egunero dela baizik.

Gaur, abenduak 1.
  • 17:30. Bingo musikatua plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
  • 18:00. Gaztaina jana plazan, ikastolaren eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide