San Martin jaietan murgilduta dago Ortzaika auzoa. Atzo izan zen festetako egun handia, eta jarduera ugariz gozatzeko aukera izan zuten auzotarrek nahiz bertaratutakoek.
Iluntzean, esaterako, herri kirol desafioa egin zuten bailarako gazteek, eta baita sasoi betean daudela erakutsi ere. Gaur eta datozen egunetan ere izango da zer gozatua Ortzaikan:
Azaroak 12, igandea
- 16:00. Ume jolasak Txurrumuskiren eskutik.
- Ondoren, txokolatada.
- 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenen eskutik.
Azaroak 17, ostirala
- 19:00. Herriko gazte txaranga.
- 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan irekiko da.
- 23:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- Ondoren, DJ Houseone eta DJ Xanta goizaldera arte.
Azaroak 18, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. DJ Aros.
Azaroak 19, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria Izer eta Alabierrekin.