Urtero legez, udazken honetan ere Herrio natur taldeak hazi banaketa egin du Orioko plazan. Goizeko 11:00etatik 13:30ak bitartean izan dira, eta Euskal Herriko zuhaitz espezieen haziak banatu dizkiete bertaratutakoei.
Hazi bakoitzaren inguruko informazioa ere eskaini diete: hazia nola landatu behar den eta behin hazten denean landaretxoarekin zer egin behar den, hain zuzen ere. Hazi banaketaren bidez bertako zuhaitz espezieak ezagutzera eman nahi dituzte, eta basoen garrantzia azpimarratu.