Euskal Herrira iritsi berri den senegaldar-multzo baten premiei erantzuteko arropa bilketa egingo du bihar Erein taldeak

Andrea Zipitria 2023ko azaroaren 10a

Arropa bilketa bat.

Besteak beste, berokiak, jertseak, galtza luzeak, barruko kamisetak, oinetakoak eta txapelak bilduko ditu Erein elkartasun-taldeak, bihar, herriko plazan. 

Euskal Herrira iritsi berri den senegaldar-multzo bati laguntzeko arropa bilketa egingo du bihar, Orioko Erein elkartasun-taldeak. Hain zuzen ere, Kanarietatik Bilboko Bolueta zentrora iritsitako 22 migratzaileei laguntzeko erabiliko da jasotzen den material guztia.

Herriko plazan jarriko duten gunera eraman daitezke arropak, 11:00etatik 13:00etara. Hala, neguko arropak (berokiak, jertseak, galtza luzeak, barruko kamisetak, oinetakoak, txapelak…) batuko ditu Erein elkartasun-taldeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide