Bihar izango da azken eguna herriko hitzak eta esamoldeak jasotzeko bekara aurkezteko

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 5a, 16:30

Orioko hitzak eta esamoldeak bildu eta jasotzea izango da bekadunaren egitekoa.

Orion erabili eta entzuten diren hitzak eta esamoldeak jaso nahi ditu udalak, etorkizuneko belaunaldiei ezagutzera eman ahal izateko. Horretarako, beka deialdia zabaldu du, eta bihar amaituko da bertan izena emateko aukera. Guztira 3.000 bideratuko ditu lanketa hori ahal izateko.

Herriko hitzak eta esamoldeak bildu, jaso eta zabaltzeko deialdia jarri du martxan Orioko Udalak. Guztira 3.000 bideratuko ditu lanketa hori ahal izateko, eta bihar izango da deialdira aurkezteko azken eguna.

Deialdi hau bereziki gazteei zuzenduta dago. Hala, 18 eta 35 urte bitartean izan beharko dituzte deialdian parte hartu ahal izateko. Ez dute nahitaez Orion erroldatuta egon behar, baina hori baloratu egingo da. Bakarka zein taldeka aurkezteko aukera dago. Hemen aurki daitezke deialdiko oinarriak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide