Larunbatean Bilbon izango de Euskararen aldeko oldarrirako autobusa antolatu nahi du Orioko Ikastolak. Ikastolako familiei luzatu zien informazioa, baina herrira zabaldu nahi dute aukera. Autobusez joateko interesa dutenek, izena emateko aukera izango du bihar, goizeko 9:00ak baino lehen. Horretarako, galdetegi hau bete beharko da.
Autobusa antolatzeko gutxiengo kopuru bat beharko da.