Ostegunean Donostiako Aquariumen ikerketa baten emaitzak plazaratuko dituzue, elebitasunak zahartzaroan duen eragina azalduz. Zuk ere parte hartuko duzu. Zer kontatuko duzu?
BCBL Basque Center on Cognition Brain and Language ikerketa zentroan duela hamar urte hasi genuen ikerketa, eta horren emaitza batzuk aurkeztuko ditugu. Ikerketa horretan aritu gara gaur egun herrialde eta nazioarte mailako hainbat institututan gabiltzan ikerlariok. Esan bezala, ikerketan aztertu da zer paper duen elebitasunak zahartzaroan, eta hala, 65 urtetik gorako 200 pertsona pasatu dira BCBLren egoitzatik. Haien portaera aztertu genuen hainbat lan burutzen zituzten bitartean; lan horietako batzuk diseinatu genituen hizkuntza neurtzeko, eta beste batzuek funtzio exekutiboak neurtzen zituzten, arreta eta oroimena, beste funtzio kognitibo batzuen artean.
Zer perfil dute 200 pertsona horiek, adinaz aparte?