Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gazteak programaren bidez, Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi hitzaldia eskainiko du Orion, azaroaren 24an, ostiralarekin. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako saio dinamikoa izango da, 17:30ean hasita. Saioan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, hemen.
Hitzaldia antolatzeko, ezinbestekoa izango da gutxienez 10 lagunek izena ematea.
Hauek dira tailerrean aztertuko diren edukiak:
- Auto-ezagutza.
- Egunerokotasunean komunikatzeko eta barrutik zein kanpotik hobeto egoteko tresnak.
- Emozioak erregulatzeko tresnak, norberaren ongizaterako.
- Auto-zaintza.
- Norberaren ohiturak, denboraren kudeaketa, zaletasunak…
- Norbere buruaren kontzientzia, prebentzio gisa.
- Elkarren ezagutza, harreman osasuntsuak eraikitzeko.
- Gure kezkek egunerokotasunean duten isla.