'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren proiekzioa izango da azaroaren 7an

Andrea Zipitria 2023ko urr. 30a, 11:18

'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren aurkezpena, Getarian.

Gerekak Getariako bizimodua du hizpide dokumentalean; herriak itsasoarekin duen lotura, zehatzago esanda. Dokumentala kultur etxean proiektatuko dute.

Beñat Gereka getariarraren Itsasoak pizten gaitu dokumentala ikusteko aukera izango da Orion, azaroaren 7an. 19:00etan izango da proiekzioa, kultur etxean.

Itsasoak pizten gaitu dokumentalean Gerekak Getariako bizimodua hartu du oinarri; herriak itsasoarekin duen lotura, zehatzago esanda.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide