Hamar gairen onarpena bilatuko da biharko udalbatzarrean. Iluntzeko 19:30ean hasiko da bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat kreditu aldaketa izango dira tartean. Baita ere, udaleko langileei dagokien ordainsarien igoeraren inguruan jardungo dira.
Honakoa da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko irailaren 28ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
2.- 2023ko udal-aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
3.- 2023ko hirugarren hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.
4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2023 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari. Espedientea kreditu gehigarriaren modalitatean egina dago.
6.- Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2024ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz.
7.- Onartzea, egoki bada, ordainsarien igoera gehigarria 2023rako, Udaleko langileei dagokiena eta kargua dedikazio oso edo partzialean betetzen duten udalbatzako kideei dagokiena
8.- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen orriak eta baldintza teknikoen orriak, Orioko Antilla Hondartzako 2. zenbakidun eraikinaren okupazioaren kontzesio administratiboaren kontratazioa arautuko dutenak, bertan Udalak baimendutako ostalaritza-zerbitzuak emateko.
9.- Onartzea, egoki bada, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak «Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat» lelopean aurkeztutako adierazpena.
10.- Eskariak eta galderak.