Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgata antolatzeko bilera irekia deitu dute bihar arratsalderako Orioko Udalak eta ekitaldia antolatzen duen lan taldeak. Bihar, osteguna, 18:00etan izango da hitzordua Salatxo aretoan, eta interesa duten guztiek parte hartu dezaketela nabarmendu dute.