Gaur itxita egongo dira Orioko udal zerbitzuak sektore publikoan deitutako greba dela eta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 25a, 08:00

Orioko udaletxe sarreran jarri duten kartela. (Onintza Lete Arrieta)

'Lan-baldintza onik gabe, zerbitzu publikorik ez!' lelopean, langile publikoen lan baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatu nahi dute Orioko Udaleko langileek.

ELA, CCOO, LAB, ESK, SATSE eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute gaurko Lan-baldintza onik gabe, zerbitzu publikorik ez! lelopean, langile publikoen lan baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatzeko. Hala, Orioko Udaleko langileek bat egin dute deialdiarekin, eta udal zerbitzuak itxita egongo dira egun osoan zehar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo bulegoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide