Energia-komunitateen inguruko hitzaldia izango da bihar

Andrea Zipitria 2023ko urr. 23a, 11:00

Kultur etxean izango den tailerraren helburua izango da, energia-komunitateei buruzko informazio osatua eta zehatza eskaintzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak, Orioko Udalarekin elkarlanean, energiaren inguruko bi tailer antolatu ditu; bihar izango da bigarrena. Energia-komunitateen inguruan jardungo dira, kultur etxea, 18:00etatik aurrera. Tailer honen helburua da gaiari buruzko informazio osatua eta zehatza eskaintzea, eta jada martxan dauden mota askotako komunitateen berri emango da.

Izena emateko aukera, azken ordura arte luzatu dute. Horretarako, argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar da, edo 628 53 23 03 telefono zenbakira deitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide