Ostiral gauerako bi kontzertu antolatu dituzte Etxeluze gaztetxean. Bikabi eta Brain Drain taldeak igoko dira oholtza gainera, azken hau Trini Fok taldearen ordez izango da. 22:00etan izango da lehen kontzertua, eta jarraian, bigarrena. Sarrerak bost euroan salduko dituzte.