Ostargi elkarteak Gabonetako zozketa berezia antolatu du sari potolo batekin

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urr. 21a, 09:00

Ostargiko kideak zozketako kartela aurkezten. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Sari potolo bat zozkatuko dute, herriko merkatari eta ostalarien eta beste hainbat laguntzaileren produktuez osatua. Salgai jarri dituzte txartelak 2,5 eurotan.

Gabonak gertu dira eta Ostargi elkarteak zozketa berezia antolatu du. Sari potolo bat zozkatuko dute, herriko merkatari eta ostalarien eta beste hainbat laguntzaileren produktuez osatua. Salgai jarri dituzte txartelak 2,5 eurotan eta zozketa abenduaren 22an egingo dute 19:00etan, Kaioa dandaren aurrean. Sariak ere Kaioa dendan egongo dira ikusgai aurrez.

Zozketak irabazle bakarra izango du eta hark eskuratuko ditu zerrendako sari guztiak. Txartel sariduna ez bada hilabeteko epean azaltzen, balioa galduko du.

Sariak honakoa biltzen du: 50 euroko bonoa Ostargiko ikastaroetan gastatzeko; josteko makina eta eskulanetarako eta josteko materiala; bolilloekin egindako puntilladun gonazpikoa eta baserritar jantzia; bazkaria edo afaria bi lagunentzat Katxiña bodegan; Katxiña bodegako bi txakolin kaxa; gaua eta gosaria bi lagunentzat Txanka Erreka hotelean; bazkaria edo afaria bi lagunentzat Barakan eta urdaiazpikoa; bazkaria edo afaria bi lagunentzat Mirotza tabernan; bisita eta dastaketa Haroko Manzano bodegan eta bi ardo botila; masaje osteopatikoa eta presoterapia Iñigo Lasa osteopatia-zentroan; Orio Arraunketa Elkarteko lote bat eta urtebeteko bazkidetza; Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoen lote bat; tableta eta haririk gabeko teklatua; bi txuleta Iñaki Olidenen harategikoak; olio birjina estra 5 litro; esparragoak eta antxoak; Zabala kafea 2 kilo; etxeko turroi bereziak Sayalerokoak eta Mendaroko txokolate bereziak.

Honako merkatari, ostalari eta elkarte hauek lagundu diote elkarteari zozketa antolatzeko: Argiñe denda, Orio Arraunketa Elkartea, Baraka taberna, Iñaki Oliden harategia, Iñigo Lasa osteopatia, Kaioa jantzi-denda, Katxiña bodega, Manzano bodega, Mirotza taberna, Pirritx Porrotx eta Marimotots, Sayalero gozotegia, Txanka Erreka hotela eta Zabala kafea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide