Emakumeen eskubideen aldeko borrokak Orion izan duen ibilbidea jasotzen duen dokumentala aurkeztuko dute gaur Saregile Emakumeon Etxean, Orioko genealogia feministak izenburupean. 18:30ean emango diote hasiera proiekzioari.
Aizpea Esnaolak, Miriam Garciak eta Eider Goiburuk ondu dute dokumentala, eta herriko mugimendu feminista osatu duten hiru olatuetako kideek parte hartu dute bertan; hala, lana osatzeko emakumeei binaka elkarrizketak egiteaz gain, belaunaldien arteko elkarrizketak ere jaso dituzte, etorkizuneko helburuez hausnartuz.