"Gustura" gelditu dira gaurko saioarekin Ostargi joskintza elkarteko kideak. Kultur Etxean elkartu ohi dira, baina gaurkoan Alde Zaharrerantz jo dute, orain gutxi ateak zabaldu dituen Saregile Emakumeon Etxea ezagutzeko.
"Tokia zoragarria da, josteko primerako argi naturalarekin", adierazi dute. Kakorratza, bolilloak, puntua eta killing egiten aritu dira.