Greba feminista orokorrerako pankarta pintaketa eta asanblada mistoa egingo dira gaur

Andrea Zipitria 2023ko urr. 16a, 13:00

2019ko Orioko greba feminista orokorra.

Saregile, Emakumeon* Etxean izango dira bi ekintzak; 18:30ean hasiko dira pankarta pintaketarekin eta jarraian, 19:30ean, azaroaren 30ean izango den greba feminista orokorra antolatzeko asanblada mistoa egingo dute. Orioko Mugimendu Feministak antolatu ditu bi hitzorduak.

Orioko Mugimendu Feministak deituta, azaroaren 30ean izango den greba feminista orokorrerako pankarta pintaketa eta asanblada mistoa egingo dira gaur, astelehenarekin. Saregile, Emakumeon* Etxean izango dira bi hitzorduak, eta jarraian egingo dituzte bi ekintzak; 18:30ean pankarta pintaketarekin hasiko dira, eta ondoren, 19:30ak aldera izango da greba feminista orokorra antolatzeko asanblada mistoa.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide