Orioko Atletismo Taldeak autobusa antolatu du Behobia-Donostia lasterketarako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 14a, 12:00

Iaz ere Orioko Atletismo Taldeak autobusa antolatu zuen Behobia-Donostia lasterketara joateko. (Orioko Atletismo Taldea)

Autobusean 72 toki izango dira eta betetzen bada ez dutela beste bat antolatuko argitu dute. Horrenbestez, lehenbailehen izena emateko eskatu dute.

Azaroaren 12rako antolatu dute 58. Behobia-Donostia lasterketa, eta, pasa den urtean egin bezala, Orioko Atletismo Taldeak autobusa antolatu du egun horretarako. Joaneko bidaia izango da, beraz, buelta bakoitzak bere kontura egin beharko dutela azaldu dute antolatzaileek.

Autobusean 72 toki izango dira eta betetzen bada ez dutela beste bat antolatuko ere argitu dute. Horrenbestez, lehenbailehen izena eman beharko dute autobusean joan nahi duten korrikalariek. Horretarako, 699 940 888 edo 665 756 811 telefono zenbakietara deitu edo Whatsapp mezu bat idatzi beharko dute. Ordainketa, berriz, egin daiteke eskura edo aipatutako telefono zenbaki horietako batera Bizuma eginez. Autobusaren prezioa 8 eurokoa izango da.

Lasterketa egunean bertan autobusa 08:00etan aterako da Bikamiotako biribilgunetik, eta puntuala izango dela nabarmendu dute. Beraz, garai ibiltzeko eskatu diete parte-hartzaileei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide