Datorren ostegunean, urriak 19, Iñaki Iturainek hitzaldia emango du Kontxako estropaden gainean, Donostiako Bagera elkartearen egoitzan (Hernani kalea, 15), udaletxearen ondoan. 18:30ean hasiko da hitzordua eta Iturainek Kontxako estropaden errepasoa egingo du, XIX. mendean sortu zirenetik gaur egun arteko istorioak azalduko ditu: izan diren gertaera nagusiak, aldaketa nabarmenenak eta bitxikeriak. Hitzaldiak sarrera irekia izango du.