Pasa den asteburuan, OBB sofbo taldeko neskek Erreginaren Kopa jokatu zuten Rivas Vaciamadriden (Madril), Espainiako Liga Nazionalean laugarren postuan sailkatu ondoren. Bada, hirugarren postuan amaitu zuen talde oriotarra Erreginaren Kopa.
Txapelketako lehen partida larunbatean jokatu zuen OBBk, CBS Rivas Ligako txapeldunaren aurka. Oriotarren akats batzuen ondoren, aurkariak markagailuan aurretik jarri ziren, eta partida 10-0 amaitu zen.
Madrilgo Dridma izan zen hurrengo aurkaria. Partida oso garrantzitsua zen OBBko jokalarientzat, partida irabazten bazuten taldeak igandean jokatuko zen txapelketako finalaurrekora sailkatu zelako. Gogor eutsi zieten oriotarrek partidari, eta 5-11 garaipenarekin, finalaurrekoan izan ziren igandean.
Finalerdian aurkari izan zuten Sant Boi talde kataluniarra. Partida nahiko parekatua hasi bazen ere, ez zuten Sant Boiko taldea garaitzerik lortu eta partida 9-4ko emaitzarekin bukatu zen OBB Bizkorrak Erreginaren Kopan hirugarren sailkatuz.